XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOSKARREN AGERRALDIA.

ORTZURI, TXILI TA MINZORROTZ.

Geroago emakume asko ta arrantzaleak badiatik atzera.

ORTZURIK, - (Txiliri) Antzeman dezu, Txili, (1) gure Telesek arestian nolako biozketa illunez zirauskun lenen itoarentzako otoitz samurraura ¡¡o Ama!! (Negarrez).

TXILIK, - (Ezti-eztirik) O Basili, etzan negarrik egin.

ORTZ, - Aitagai maite, iragarle ori ¿egia alda ekaitza datorrela? (21,5).

(Txilik, bira emanez, negar egin beza).

(Ortzuri, au antzemanez, estuturik badialdera begira ta deadarrez).

Ileder (43).

(Bego apurtxo batean erantzumena entzun nairik).

Teles (4).

(Berriz ere, eskua belarrian duela, adi bego).

Ezadi, arren, gaur kalaratu.

MINZORROTZEK, - (Illunpetik) Ezantzu.

ORTZ, - (Laborrian, kalealdera begira) ¿Nor zera? (Iñork jaramonik ez).

(Ortzurik mantala, soiñetik askatuta, erabilli tabeza ta gora bampecirc;ra argi-ondoan) (6).

Nora oakit, nere Illeder.

Erruki nazak, maite banauk.

MINTZ, - (Illunpetik) Ezakus gora ta bampecirc;ra Ezaramo.

ORTZ, - (Izu-izurik) ¿Nor aiz?¿Gauargiren bat noski?.

MINZ, - (Agertokian) Bai, begira neri; eta i, Basili (7), gauargi izugarri atzapartsu baten alabampacirc;.

ORTZ, - ¿Ni, zure alaba? ¿Ni?.

MINZ, - (22) Zirzil galduak ibilli oi ditun goiznabarrean mutillen atzetik.

Burua autsiko diñat, Basili, Teles zarpatsu ori utzi ezpadezan.

(Emakume batzuek urreratu bitza).

ORTZ, - Nik Teles utzi? Lenago il.

(Minzorrotzek, belauniko belaun-billoizen gaiñean (1) Birago gartsu baten ezaugarria omenda jarrita, biragoa jaurtiki beza, besoak zabalik, oskorora begira).

MINZ, - (23) Arren, zeruko Jauna, ugin gaitz batek Teles eraman dezala, gaur berean.

(Emakumeak garrasiz ta intzirika).

(Ortzuri mintxuriz erori bedi).

MARI ANDRESEK, - ¡Biragoa! ¡Teles gaisoaren errukarria! (Badiatik betoz nasara arrantzale batzuek (30,3).

ARTZABALEK, - ¿Zoraturik alzaudete, emakumeak?.

ZATIKAK, - ¿Zer ari zerate garraisika?.